Jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen dituzten kultura edukiak eskaintzen badituzu edo haien bila bazabiltza, ez egin zalantzarik, hauxe da zure zigilua.
Eskura ezazu Cultura en positivo-ren zigilua hurrengo telefono-zenbaki honetara deituz: 917017108
Zer da?
Eduki digitalen legezko eskaintzaren zigilua Cultura en positivo Kultura Ministerioaren ekimen bat da. Eduki digitalen legezko eskaintza sustatzea helburu duen komunikazio plan integral batean sartzen da.Salto de línea Marka grafiko bat da zigilua, eta musikaren, zinemaren, liburuen, arte plastikoen eta bideo-jokoen esparruan jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen dituzten eduki digitalak eskaintzen dituzten enpresak eta erakundeak identifikatzeko balio du. Beraz, marka edo produktu jakin baten atzean eskubide horiek eta horien alde egiten duten erakundeen lanaren industria-katea errespetatzeko konpromisoa dagoela adierazten du. Zigiluak, gainera, kalitatezko edukietarako eta orri seguruetarako sarbidea bermatzen du.Salto de línea Horren bidez, hasteko eta behin, legezko eskaintza erakutsi nahi da, interneteko legezko eskaintza handitzeko lan egiten duten enpresen eta erakundeen lana aitortzen den bitartean. Horrez gain, enpresek eta erakundeek kanpainarekiko izan duten atxikimendua dela eta, legezko eta kalitatezko eskaintza badagoela dion mezua sektore digitalak bere egin dezala lortu nahi da. Hartara, eskainitako edukiak gehiago zabalduko dira eta Sarearen esparruko jabetza intelektualarekiko errespetua sustatzeko helburua indartuko da.
Nortzuk atxiki daitezke?
Webgunearen bidez eduki digitalak eskaintzen dituzten eta jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen dituzten enpresak, instituzioak eta erakunde publiko eta pribatuak.
Zein da enpresei eta erakundeei egiten dien ekarpena?
Legezko eskaintzaren zigilura atxikitzen diren enpresa edo erakunde guztiek esteka zuzena izango dute Kultura Ministerioaren kanpainako mikrogunetik beren webgunera joateko. Beraz, esteken arteko trukea egongo da (eta, hortaz, bisita-trafikoa areagotuko da) erakunde-orri batetik.
Zein ekarpen egiten die erabiltzaileei?
Orriek jabetza intelektualaren arauak betetzen dituztela eta obren egileekin adostutakoaren araberako diru-sarrerak birbanatzen dituztela bermatzen die erabiltzaileei. Segurtasun- eta kalitate-parametroak betetzen dituztela ere ziurtatzen die. Enpresaren edo erakundearen markaren irudia hobetzen da hartara.
Nola eskura daiteke zigilua?
Jabetza Intelektualerako Idazkariordetza Nagusiarekin jarri behar da harremanetan (telefono-zenbakia: 91 701 71 08). Unitate horrek administratzen du zigilua, eta, eskainitako edukiak legezkoak direla egiaztatu ondoren, enpresak berak nahi duen formatuan jasoko du zigilua, eta enpresa edo erakunde eskatzailerako esteka erantsiko da kanpainaren mikrogunean.
Nola erabiltzen da zigilua?
Enpresaren webgunean eransten da, baita zabaltzeko materialetan eta produktu propioetan ere, enpresak edo erakundeak egokitzat jotzen duen moduan, baina zigiluaren formatua edo izaera hutsaldu gabe.
Nolakoa da zigilua?
Cultura en positivo zigilua errepresentazio grafiko zuzena eta funtzionala da, eta legezko edukiak berehala identifikatzeko aukera ematen du. Argia da, eraginkorra eta oso bisuala, eta erraz erreproduzitzeko moduko diseinu sortzailea eta garaikidea du.Salto de línea Formatu estandarra du zigiluak, eta sartzen den edozein hedabidetara egokitzeko gai da. Jabetza Intelektualeko Zuzendariordetzak hainbat formatutan eskainiko du, beren erabilera errazte aldera.